Joan den astelehenean, abenduaren 05a, eskolako bi talde Iruñan kokatuta dagoen LICORES BAINES enpresa bisitatzera joan ziren Enpresa honetan, Patxarana egiten dute eta aldi berean bertze produktu batzuren banatzailea ere bada, ardoa, zainzuriak, urdaiazpikoak,e.a.
Jarduera interesgarritzat jo genuen joandako guztiak. Lehenego eta behin, Agustinos industrialdean duten egoitzan egon ginen, bertan Patxarana nola egiten zuten ikusi genuen, kupelak, laborategia, biltegia, ea. Hona hemen bertan ikusitakoaren bideoa.
Ondoren Eskirotz industrialdean duten bertze egoitza bisitatu genuen, hemen kudeaketa administratiboa, denda, ikusentzunezko aretoa, sukaldea edo degustazio gela, ea. Hemen merkaturatu duten produktu berri-patxaran berri baten marketing kanpaina azaldu ziguten. Ondoren lunch-a ere eman ziguten eta orain sustatzen ari diren patxaran berri honen botil bana eman ere etxera eramateko. Mila esker Sara eta mila esker Licores Baines.
No hay comentarios:
Publicar un comentario